Akatsengatik galdu zuen Lagun Arteak

Guaixe 2013ko irailaren 23a

Lakuntzako Lagun Arteak 0-2 galdu zuen etxean Corellanoren kontra. Etxean jokatutako hiru partidak galdu dituzte lakuntzarrek, eta egoerari buelta eman beharko diote. Lagun Arteak egindako bi defentsa akatsengatik 2 gol sartu zituen Corellanok lehen zatian. Gainera, hiru gol aukera oso argi huts egin zituen Lagun Arteak. Bigarren zatian lakuntzarrek ez zuten aparteko arriskurik sortu. Atzera ere, eurek baino hobe izan ez zen arerio baten kontra galdu zuten. Osasuna da liderra, 13 punturekin, Izarrarekin berdinduta. Lagun Artea 12.a da, 6 punturekin. Asteburuan Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, Oberenaren kontra.