Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Arteak bana berdindu zuen Iruñean Oberenarekin, puntu oso baliotsua ekarriz. Oberenakoek dominatu zuten partida, eta 14. minuturako aurreratzea lortu zuten. Aukera gehiago izan zituzten, eta gol bat baliogabetu zieten jokoz kanpoko jokaldi zalantzagarri baten ondoren. Baina lakuntzarrek agoantatzen jakin zuten eta 37. Minutuan berdinketa lortu zuten, Cruzek sartutako golari esker. Bigarren zatian, eta egindako aldaketei esker, hobeto jokatu zuten lakuntzarrek eta Oberena izugarri estutu zuten. Cirbonero da 3. Mailako liderra, 15 punturekin. Lagun Artea 11.a da, 7 punturekin. Igandean sailkapenean 4.a den Izarra taldea hartuko du Lagun Arteak Zelai Berrin.