Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Artea taldeak sorpresa eman zuen eta Izarra faboritoari 1-0 irabazi zion. Lakuntzako taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen etxean, talde handi baten kontra. Ongi jokatu zuten lakuntzarrek, primerako ordenarekin eta gogo biziz. Partida hasi eta berehala Izarra jaun eta jabe izango zela pentsatu zuten Zelai Berrin bildu ziren zaleek, baina Lagun Artea txukun kokatu zen eta Izarrak aurrera egitea ekidin zuten. Ongi kontrolatu zuen Lagun Arteak. Izarrak ez zuen Laguneko Anderren atean beldurrik sortzen eta ideiarik gabe aritu zen. Horrela, kontraerasoak egiten hasi ziren lakuntzarrak. Eta 82. minutuan Salak Arkaitz Gascori egindako pase bikain baten ondorioz iritsi zen lakuntzarren lehen gola. Merezitako garaipenarekin, pozez zoratzen bukatu zuten lakuntzarrak. San Juan da 3. mailako liderra, 17 punturekin. Lagun Artea 10. postuan dago, 10 punturekin. Asteburuan Iruñean jokatuko dute, puntu berdinekin 7.ak diren Txantrea taldearen kontra.