Nahiz eta guztia eman, 3 puntuek ihes egin zioten Lagun Arteari

Guaixe 2013ko urriaren 14a

Ostiralean Txantrean jokatu zuen Lagun Arteak. Bi taldeak paretsu ibili ziren eta nahiz eta hiru puntuak Txantrean geratu, Lakuntzara lasai asko etor zitekeen. Lehen zatian ez zen gol aukera handirik egon, bai ordea, bigarrenean, bi taldeak gogotsuago zelairatu zirelako. 80. Minutuan Txantreak gola egitea lortu zuen, falta baten ondoren. Hortik aurrera Lagunekoak partida berdintzen saiatu ziren eta baloi guztiak borrokatu zituzten, baina nahiz eta zuten guztia eman, ez zuten golik sartzea lortu. San Juan da 3. mailako liderra, 18 punturekin. Lagun Artea 13.a da, 10 punturekin. Asteburuan Lakuntzan jokatuko du Lagunek. 3 puntu gehiago dituen Iruña taldea hartuko du.