Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pamplona eta Lagun Artearen arteko partidan, lehen zatian Pamplona izan zen nagusi. Hainbat gol aukera izan zituzten, baina Laguneko Orriok ongi babestu zuen lakuntzarren atea. Bigarren zatian, aldiz, sakandarrek dominatu zuten. Bakaikoak Lagunendako gol aukera polita izan zuen baina ez zuen asmatu. 80. Minutuan Pamplona jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen Lagun Arteako kontraeraso bat gelditzeko Julenek egindako falta larriarengatik. Eta partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 89. minutuan Pamplonako Odeik gola sartu zuen. Hiru puntuak azken minutuan galtzea oso gogorra izan zen lakuntzarrendako. San Juanek jarraitzen du 3. mailako lider, 22 punturekin. Lagun Artea 13. Postura jaitsi da, 11 punturekin. Igandean Lagun Arteak 15 punturekin 10.a den Eguesibar hartuko du Zelai Berrin.