Festatik festara plaza obretan

Guaixe 2013ko urriaren 31

Lakuntzako plaza hala egonen dela jakinarazi digu Jose Ramon Garin alkateak. Eraikuntza enpresek azaroaren 8ra arteko epea dute haien eskaintzak aurkezteko. Haien arteko egokiena aukeratu ondoren, enpresako langileak San Saastin festen ondoren hasiko lirateke lanean. Enpresak zazpi hilabete izanen ditu lanak despeditzeko, agorrileko aurreneko asterako eginak egon beharko dute. Lanen aurrekontua 343.905,47 eurokoa da (BEZ kanpo). Alkateak azaldu digunez, ziurrenik dauden zuhaitzak aldatuko dituzte. Teknikariek udalari jakinarazi diotenez, arbolak gaixo daude. Gainera, zain handiak dituzte eta haiek plazako zorua hautsi dutela adierazi digu alkateak. Diseinu parte-hartzaileaPlaza eraberritzeko parte-hartze dinamika martxan jarri zuen Lakuntzako Udalak 2010eko lastailean. Prozesuan zehar jaso ziren ideiak udal arkitektoari pasa zizkioten. Hark bi proposamen egin zituen, marrazkietan jasoak, eta lakuntzarrek zenbait bileretan iritzia emateko aukera izan zuten, haurrak barne.