Eguesibarren kontra galdu du Lagun Arteak

Guaixe 2013ko azaroaren 4a

Lakuntzan jokatutako partidan, Lagun Arteari 1-3 irabazi zion Valle de Eguesek. Lagun Arteak ez zuen ongi jokatu eta Eguesibarrek merezimendu osoz irabazi zuen partida. Hasieran Eguesibar aurreratu zen eta nahiz eta Bakaikoak berdinketa lortu, Eguesibar Lagunen gainetik pasa zen, bereziki bigarren zatian. San Juanek jarraitzen du 3. mailako lider (25 puntu). Lagun Artea 13.a da (11 puntu). Asteburuan 16 punturekin 12.a den Cortes taldearen kontra jokatuko dute lakuntzarrek, Erriberan.