Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Marinaleda Sevilla probintziako herri bat da, Sierra Sur ibarrean dagoena eta Genil ibaiaren arroan dagoena. Nekazal herri bat da. Hori jasotzen da Wikipedian. Baina Marinaleda nekazal herri bat baina askoz gehiago da. 1979tik Juan Manuel Sanchez Gordillo da alkatea (Colectivo de Unidad de los Trabajadores-Bloque Andaluz de Izquierdas, CUT), eta bere gidaritzapean, ezkerreko ideologiatik abiatuta, iraultza soziala burutu dute herrian, "Marinaleda, una utopia hacia la paz" lelopean. Horrela, langileen eta nekazarien borrokan antolatuta, garapen indize altua lortu dute eta euren herrian ia %100eko enplegu betea dago. Sistema kapitalista albo batera utzita, modelo ekonomiko alternatiboa garatu dute, arrakasta lortu duena. Jauntxoen lurrak okupatu zituzten herriari eman eta lurrak modu kolektiboan kudeatzeko, etxebizitza sozialak bulkatu dituzte, nekazal produktuei lotutako industria sustatu dute...Marinaledako esperientziaren berri emateko bira egiten ari da bertako zinegotzi Juanjo Sancho. Bingen Amadoz kazetariaren eta Lakuntzako zinegotzi Rafa Pellejeroren bitartez Lakuntzara iritsiko da igandean, 12:00etan, Lakuntzako udaletxean hitzaldia ematera. Lakuntzako Udalak Sakanako zinegotziak eta interesa duten herritar guztiak hitzaldira gonbidatu ditu, Marinaledako errealitatea gertutik ezagutzeko.www.marinaleda.comMarinaleda herriko web ofiziala eta herriko informazio guztia.