Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cortesek eta Lagun Arteak Erriberan jokatutako partida oso bizia eta lehiatua izan zen. Bi protagonista nagusi izan zituen partidak: Raul Chueca, Cortesen hiru golak sartu zituenak, eta Xabi Bakaikoa lakuntzarra, Lagun Artearen bi gol sartu eta Montoya taldekideari gola sartzeko pasea eman ziona. Partida hasi eta berehala gola sartu zuen Bakaikoak, Cortesen defentsa akatsa aprobetxatuz. Hala ere, berehala berdindu zuen Chuecak, eta jokalari berak aurreratu zuen Cortes atsedenaldira joan baino lehen. Bigarren zatian finago zelairatu ziren Lagun Arteakoak, eta Xabi Bakaikoak eta Morillasek 2-3 aurretu zuten Lagun Artea. Ordutik aurrera erasoan aritu zen Cortesek eta partida bukatuta egon behar zenean, 91. Minutuan, berdinketaren gola sartu zuen Chuecak. Garaipena eskuan izanda, azken unean berdintzea gogorra izan zen Lagun Artearendako. San Juanek jarraitzen du lider, 26 punturekin, baina gauzak estu daude puntu batera Izarra eta, 2 puntura Osasuna B eta 4 puntura Cirbonero daudelako. Lagun Artea 14.a da, 12 punturekin. Igandean Lagun Arteak jaitsiera postutan dagoen Erri-Berri taldea hartuko du Lakuntzan.