Irurtzun eta Oberena finalista izateko lehiatuko dira Lakuntzan

Guaixe 2013ko azaroaren 22a

Larunbatean, 16:00etan, Lakuntzako Behar Zana pilotalekuanNafarroako Kluben Arteko Pilota TxapelketaIrurtzun vs OberenaBanaka: Armendariz (Irurtzun) - Garcia (Oberena)Ongay-Mitxelena (Irurtzun) - Diaz-Iturriaga (Oberena)Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako Lehenengo Mailako hasierako ligaxka jokatzen ari da. Asteburuan 6. jardunaldia jokatu zen eta Irurtzunek Txaruta hartu zuen menpean. Banakakoan Armendarizek 18-10 irabazi zion Zarantoni, txapelketako bere 4. Garaipena lortuaz, eta Binaka Ezkurdiak eta Mitxelenak 10 tantotan utzi zituzten Arraztoa-Otxandorena.Asteburuan hasierako ligaxkako 7. eta azken jardunaldia jokatuko da. Lehen mailan, Irurtzun eta Oberena larunbatean lehiatuko dira Lakuntzan, 16:00etan, Lakuntzako Pertza elkarteko bazkidearen egunaren harira antolatutako ekitaldietan. Norgehiagoka erabakigarria izango da, finalista izateko lehiatuko baitira bi taldeak. Hortaz, emozioa pil-pilean izanen da. 2. mailaBestalde, 2. mailan Altsasu taldea Lizarrako San Migelen kontra aritu zen. Peñasek (Altsasu)18-9 irabazi zion Lanari (San Migel), eta Ontsalo-Lasak (Altsasu) 13 tantotan utzi zituzten Aznarez-Unanua (San Migel). Irurtzun B eta Oberena B, aldiz, berdinduta geratu ziren. Banakakoan Oberena B-ko Vidanek 6 tantotan utzi zuen Irurtzun B-ko Irañeta, eta binakakoan Irurtzun B taldeko Lansalot-Bergera 22-19 gailendu ziren Lopez-Etxamendiren aurrean.