Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burlatatik 3-1 galduta itzuli zen Lagun Artea. Lakuntzarrak izan ziren aurreratu zirenak, 23. minutuan Montoyak sartutako golari esker, baina atsedenaldirako 2-1 aurreratzea lortu zuen Burladesek. Bigarren zatian Burladesek jarraitu zuen jaun eta jabe, eta 56. minutuan iritsi zen burlatarren hirugarren gola. Nahiz eta Burladesek agindu Lagun Arteak ez zuen partida galdutzat eman eta bere jokoa egiten saiatu zen. Baina, tamalez, markagailua ez zen gehiago mugitu. San Juan taldeak jarraitzen du lider (32 puntu), Izarra oso gertu duela (31 puntu). Lagun Artea 14.a da (15 puntu). Igandean sailkapenean 4.a den Cirbonero hartuko du Lagunek Lakuntzako Zelai Berrin.