Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artaxonan jokatutako partidan Lagun Artea eta Artajonesen arteko partida oso lehiatua izan zen. Lehen zatian Artajones izan zen onena. Lakuntzarren atea bilatzen aritu ziren Artaxonakoak behin eta berriz, baina Laguneko Orrio atezainak geldialdi bikainak egin zituen. Unai Bakaikoak aukera polita izan zuen baina Artaxonako atezainak jaurtiketa gelditu zuen. Bigarren zatian ere bi taldeek jokaldi argiak izan zituzten, baina baloiak ez zuen atean sartu nahi izan. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen lehia. San Juanek jarraitzen du 3. Mailako lider, 38 punturekin. Lagun Artea erdian dago, 12. Postuan, 19 punturekin. Igandean 30 punturekin 4.a den Mutilbera taldea hartuko du Lagun Arteak Lakuntzan.