Plazako lanak emanak

Guaixe 2013ko abenduaren 12a

Tex Obras y Servicios SL enpresak eginen ditu Lakuntzako plazako lanak eta haien truke 240.732,81 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu. Lan horiekin, eliza eta iturria bitartean, plaza eta ondoko kaleak bat eginen dute oinezkoendako espazioa sortuko da. Hala ere, auzokideek euren ibilgailuekin sartzeko aukera izanen dute puntualki. Plaza gurutzatzen duen Mikel Arregi kalea tarte horretan jaso eginen da, ibilgailuek abiadura mantsotu dezaten. Plazako zoladura berritzearekin batera, sareak berrituko dira. Gainera, argiteria publikoko, telefono eta argindar sareak lurperatuko dituzte.Zuhaitzez batzarraTeknikariek udalari jakinarazi diotenez, arbolak gaixo daude. Zain handiak dituzte eta haiek plazako zorua hautsi dute. Horregatik, teknikariek zuhaitzak aldatzea proposatu dute. Gaia aztertzeko Lakuntzako Udalak batzar irekia deituko du aurki udalak, bere irtenbidea jendearekin konpartitzeko.