Mutilberaren kontra garaipen polita lortu du Lagun Arteak

Guaixe 2013ko abenduaren 16a

3. maila. 17. jardunaldia. Lagun Artea 2 – Mutilbera 1

Lagun Arteak garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean Mutilberaren kontra. Lehen zatian Lagun Artea gailendu zen eta atsedenaldira 2 goleko abantailarekin joan zire lakuntzarrak. Unai Bakaikoak gol ikusgarria sartu zuen eta korner baten ondoko jokaldian sartu zuen Ferminek bigarrena. Bigarren zatian Mutilberak dominatu zuen baina ez zuen gol aukerarik sortu. 79. minutuan Rojasek Mutilberaren gol bakarra sartu zuen eta partida 2-1ekoarekin despeditu zen.

San Juanek eusten dio lidergoari, 41 punturekin. Lagun Artea 11. postura igo da, 22 punturekin. Asteburuan Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, sailkapenean 3.a den Osasuna B taldearen kontra.