Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partidan Lagun Artea izan zen onena baina lakuntzarrek ez zuten egindako lan bikainaren fruiturik jaso, husna berdindu baitzuten Beti Onak taldearen kontra. Hasieratik dominatzen hasi zen Lagun Artea baina ez zuen kontrako atean asmatu. Bigarren zatian arbitroak bi txartel hori atera zizkion Xabi Bakaikoari eta Lagun Artea jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Hala ere, dominatzen jarraitu zuten lakuntzarrek eta nahiz eta Gascok eta Unai Bakaikoak jokaldi oso argiak izan, baloiak ez zuen Beti Onaken atean sartu nahi izan.
San Juan da 3. mailako liderra, 43 punturekin. Lagun Artea 12.a da (23 puntu). Asteburuan Iruñean jokatuko dute lakuntzarrek, San Juan liderraren kontra.