Uharte Lagun Artea baino gehiago izan zen

Guaixe 2014ko urtarrilaren 20a

3. maila. 21. jardunaldia: Lagun Artea 2 – Itaroa Uharte 3

Larunbatean Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partidan Itaroa Uhartek 2-3 irabazi zion Lagun Arteari. Uharte Iruñekoak ideiak argiago zituztela eta hobeto kantxaratu ziren. Horrela, Lagunen akats baten ondorioz Iritsi zen Uharteren lehen gola, 27. Minutuan. 42. minutuan egin zuten bigarren gola, eta atsedenaldia baino lehen hirugarrena. Atsedenaldia aldaketak egiteko probestu zuen Lagunek eta taldea hobeto aritu zren. Horrela, Unai Bakaikoak Lagunen lehen gola sartu zuen 82. Minutuan. 6 minutu beranduago iritsi zen talde txuriaren bigarren gola, Endikak sartutakoa. Uharte Iruñekoak defendatzera mugatu ziren eta nahiz eta Lagun berdintzeko zorian egon, 2-3 galduta despeditu zen lehia.

Aipatzekoa da Lagun Arteak azken lau partidatan ez duela garaipenik lortu. San Juanek jarraitzen du lider (47 puntu) eta Lagun Artea 15.a da (23 puntu), jaitsiera postuetara gerturatzen. Asteburuan Valtierranoren kontra jokatuko du Lagun Arteak eta ea garaipenaren xendara hurbiltzen den.