Gure musika izenburuko programa eskainiko du bihar Iruñeko Ganbera Abesbatzak Lakuntzako elizan. David Galvez Pintadok zuzendutako koraleko abeslari da Ana Sukia lakuntzarra. Herriko udala izan da kontzertua antolatu duena.
Biharko emanaldian garai, estilo eta egile ezberdinen lanak entzuteko aukera izanen da; eskaintza anitza eta aldakorra. Hala, Amerikan idatzitako lehen polifonia obrarekin gozatzeko aukera izanen du entzuleak (ketxua hizkuntzan, gainera). Argentinar eta hungariar sortzaileen musika erlijioso eta folklorikoa. Frantzia eta Alemaniatik ekarritako doinu klasikoagoak, baita Euskal Herrikoak ere.
Programa
Obra Egilea
Hanac Pachap Juan Perez de Bocanegra
Quatre motets sur des thèmes grégoriens Maurice Duruflé
Ubi caritas
Tota pulchra es
Tu es Petrus
Tantum ergo
Misa criolla Ariel Ramirez
Kyrie-Agnus Dei
Sechs Lieder im Freim zu singen Felix Mendelssohn
Frühlingsahnung
Die Primel
Frühlingsfeier
Lerchengsang
Morgengebet
Herbstlied
Karácsonyi Bólcsödal Lajos Bárdos
Siete canciones vascas Fernando Remacha
Ituingo arotza
Neure maitena
Kreatura damnatua
Gizonak
Leihorik leiho
Urrundik
Horra hor goiko
Aran Lore Aita Donostia
Natufurahi Keniako herrikoia
Duerme Negrito Atahualpa Yupanqui/Emilio Solé