Lagun Artea eta Corellanoren kontrako lehia oso lehiatua izan zen. Lehen zatian aukera gutxi izan zituzten taldeek. Bigarren zatian Corellanok aurreratzea lortu zuen 49. minutuan, Sergiok sartutako golarekin. Lagun Arteak ez zuen etsi eta Arratibelek sekulako golarekin berdindu zuen, 78. minutuan. Tamalez, partida bukatzear zegoela eta minutu eskas bateko tartean Corellanok bi gol sartu zituen eta 3-1 irabazi zion Erriberako taldeak Lakuntzakoari.
San Juan taldeak jarraitzen du lider, 56 punturekin. Lagun Artea 16.a da, 23 punturekin, jaitsiera postuetatik 2 puntura. Igandean 28 punturekin 14.a den Oberena taldea hartuko du Lagun Arteak Lakuntzan.