Larunbatean moztu zituzten Lakuntzako plazako zuhaitzak. Haietako asko gaixo zeudelako eta obra egin ondoren haien zainek zorua jaso zezaketelako moztu dituzte zuhaitzak. Egurra herriko familia batek eskuratu du. Lanak despeditu ondoren, beste zuhaitz batzuk aldatuko dituzte. Bestalde, aurki hasiko dira plaza berritzeko lanean Tex Obras y Servicios SL enpresako langileak. Haien truke 240.732,81 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu. Oinezkoendako egokitutako plaza berritua festetan mustuko da.