Puntu polita lortu du Lagun Arteak

Guaixe 2014ko otsailaren 24a

3.maila. 26. jardunaldia: Izarra 0 – Lagun Artea 0

Lagun Arteak Lizarran jokatu zuen, Izarraren kontra. Izarrak dominatu zuen hasieratik bukaerara, baina Lakuntzako taldeak serio jokatu zuen, ordenatuta, Izarraren presioari eusteko helburuarekin. Eta lortu zuten. Izarra behin eta berriz saiatu zen garaipena lortzen, baina Lagunen defentsa sendoak eraso horiek guztiak zapuztu zituen. Horretaz gain, Laguneko Ander atezainak geldialdi bikainak egin zituen eta markagailua 0-an mantentzea lortu zuen. Hortaz, urrezko puntua ekarri zuen Lizarratik Lagun Artea.

San Juanek jarraitzen du lider, 60 punturekin. Lagun Artea 16.a da, 27 punturekin. Igandean Lakuntzako taldeak sailkapenean 5.a den Txantrea hartuko du Zelai Berrin. Ea jaitsiera postuak atzean uzteko borrokan beste aurrerapausu bat egiten duen Lagunek.