Iruña eta Lagun Artearen arteko partidako lehen zatia oso lehiatua izan zen. Hala ere, hasieran bi taldeek ez zituzten apenas gol aukerarik sortu. Iruñea dominatzen hasi zen, baina Lagun Artea izan zen markagailuan aurreratu zena. Unai Bakaikoak bandatik gora eraman zuen baloia, arerio guztiak gaindituz, eta Xabati pase bikaina eman zion, hark Iruñaren atean sartu zuena. Tamalez, atsedenaldia baino lehen Iruñak berdintzea lortu zuen.
Bigarren zatian Javier Perujoren baloia Lagun Arteako atean sartzeko zorian egon zen, baina Agustinek baloia gelditzea lortu zuen. Partidaren erritmoa bizkortu egin zen baina nahiz eta gol aukerak izan, partida berdinketarekin bukatu zen.
Puntu horrek balio handia du Lagun Artearendako. Sailkapenean San Juanek jarraitzen du lider indartsu, 64 punturekin. Lagun Artea 16.a da, 28 punturekin. Hala ere egoera serioan jarraitzen du Lakuntzako taldeak, jaitsiera postuak puntu eskas batera dituelako.