Igandean afizionatuen mailako 72. Circuito de Pascuas proba jokatu zen, Obanosen, aldi berean Nafarroako Txapelketa zena. Haizeak izugarri gogortu zuen 126 km-ko proba eta Zirauna taldeko Imanol Estebez iritsi zen bakarrik helmugara, Lizarteko Egoitz Fernandezi 3 segundo aterata. Hirugarrena Telco´m-Gimex taldeko Erik Altuna izan zen, 5 segundora. Erik Altuna Nafarroako Txapelketako elite mailako txirrindulari onenaren saria jaso zuen.
Nafarroako Txapelketarekin jarraituz, Seguros Bilbaoko Julen Amezketa izan zen 23 urtez azpiko Nafarroako txapelduna, helmugara 12. postuan heldu eta gero. Josu Zabala (Rural Kutxa) izan zen bigarrena, eta Odei Juango lakuntzarra (Rural Kutxa) hirugarrena.
Rural Kutxako Hector Saez laugarrena Macario Sari Nagusian
Igandean Macario Sari Nagusia jokatu zen Alcalá de Henaresen, afizionatuen Espainiako Koparako baliagarria den hirugarren proba. Helmugara laukote bat iritsi zen eta lasterketa esprintean erabaki zen. Gomur-Cantabriako Nacho Perez izan zen azkarrena. Rural Kutxako HEctor Saez laugarrena izan zen, denbora berean.