Urrezko hiru puntu lortu ditu Lagun Arteak

Guaixe 2014ko martxoaren 17a

3. maila. 29. jardunaldia: Lagun Artea 3 – Pamplona 0

Lagun Arteak 3. mailari eusteko pausu polita egin zuen igandean Lakuntzan, Pamplona taldeari 3-0 irabazi ondoren. Aspaldiko partez, atzelari titularrak zelairatzeko aukera izan zuen Lakuntzako taldeak, eta horregatik defentsa sendoa izan zuen Lagunek, Pamplonak gainditu izan ez zuena. 27. minutuan Endika Galarzak Lagun aurreratu zuen. Bigarren zatian Lagun Artea izan zen jaun eta jabe, eta Pamplonak ez zuen tokirik aurkitu. Lagun Artea iruindarren atera iristen hasi zen eta horrela, 81. minutuan Unai Bakaikoak gola sartu zuen. 2 minutu beranduago berari egin zioten penaltya sartu zuen Unaik eta 3-0 irabazi zuen Lagunek, merezitako garaipena, 3. mailari eusteko borrokan 3 puntu eder eman dizkionak.

San Juanek jarraitzen du lider, 67 punturekin. Lagun Artea 15.a da, 31 punturekin, jaitsiera postuak 2 puntutara dituela. Asteazkenean , 17:00etan, sailkapenean 7.a den Valle de Egüesen kontra jokatuko du Lagunek.