Beste puntu polita Lagun Artearendako

Guaixe 2014ko martxoaren 31

3. maila. 32. jardunaldia: Erri Berri 2 – Lagun Artea 2

Erri Berriren kontra bina berdindu zuen Lagun Arteak. Atzeko postuetan dauden bi taldeen arteko lehia izan zen Erriberrin jokatutakoa, eta urduritasun handiko lehia izan zen. Lehen zatian bi taldeek gol aukera politak izan zituzten. Arkaitzek Lagun Artearen aldeko gola sartu zuen baina Nuinek berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian Laguneko Goikok jaurtikitako penaltya Erri Berriko Sancha atezainak gelditu zuen. Hala ere, Arkaitzek atzera ere 1-2 aurreratu zuen Lakun Artea, baina partida bukatzear zegoela Erri Berrik bina berdintzea lortu zuen. Puntutxo bat ekarri zuen Lagun Arteak, urrea balio duena.

San Juanek jarraitzen du 3. mailako lider (72 puntu). Lagun Artea 14. postura igo da, 33 punturekin. 3 puntutara ditu jaitsiera postuak. Igandean 37 punturekin 11.a den Burlades taldea hartuko du Lakuntzan. Eta beste punturen batzuk bildu eta 3. mailari eusteko borrokan aurrera egiten duen Lagun Arteak.