Beste puntutxo bat Lagun Artearendako

Guaixe 2014ko apirilaren 7a

3. maila. 33. jardunaldia: Lagun Artea 2 – Burlades 2

Lagun Arteak puntu bat salbatzea lortu zuen Burladesen kontra Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partidan. Partida hasi eta berehala Aitorrek Lakuntzako taldea aurreratu zuen, baina pozak gutxi iraun zuen, Burladesek berehala berdindu baitzuen. Bigarren zatian Burlades hobeto kokatu zen zelaian eta baloia kontrolatu zuen. Horrela, 88. minutuan Burladesen bigarren gola iritsi zen. Partida horrela bukatuko zela zirudienean, Lagun Arteako Urkok, deskontu garaian, berdinketaren gola sartu zuen, eta zapore gozoa zuen puntua lortu zuten lakuntzarrek.

San Juanek jarraitzen du 3. mailako lider (75 puntu). Lgun Artea 15.a da (34 puntu). Jaitsiera postutatik 4 puntura dago Lakuntzako taldea. Asteburuan sailkapenean 9.a den Cirboneroren kontra jokatuko du Lagunek, Zintronikon.