Lagun Artea, jaitsiera postutatik gertu

Guaixe 2014ko apirilaren 28a

3.maila. 36. jardunaldia: Mutilbera 4 – Lagun Artea 1

Larunbatean jokatutako partidan, Mutilberak 4-1 irabazi zion Lagun Arteari. Lehendabiziko zatian Mutilberak dominatu zuen eta Mutiloaabeitikoek behin eta berriz eraso zuten Anderrek defendatutako atea. Azkenean, 25. minutuan, Guembek Mutilberaren lehen gola sartu zuen. Bigarren zatian lasaiago zelairatu ziren Mutilberakoak eta hor Lagun Arteak bere aukerak izan zituen, baina lakuntzarrek ez zuten Estebanek defendatutako atean asmatu. Eztiederrek Mutilberaren bigarren gola sartu zuen 78. minutuan, eta nahiz eta 10 minutu beranduago Urkok Lagun Artearen lehen gola sartu, Mutilberako Ederrak bi gol sartu zituen deskontuan eta 4-1arekin despeditu zen lehia.

Sailkapenean San Juan da 3. mailako liderra (82 puntu), Izarra 3 puntutara duela. Lagun Artea 16.a da, 38 punturekin, jaitsiera postuak oso gertu dituela, 2 puntu eskasera. 3. mailari eusteko borrokan, igandean sailkapenean 4.a den Osasuna B taldea hartuko du Lagunek Lakuntzan. 3. mailari eusteko irabazi beharrean daude lakuntzarrak eta partida oso zaila dute aurrez aurre.