Hirugarren mailari eusteko borrokan gauzak oso konplikatuak jarri zaizkio Lakuntzako Lagun Arteari.
Igandean Zelai Berrin Osasuna B taldea hartu zuten lakuntzarrek. Jaitsiera postuak atzean uzteko irabazi beharrean zegoen Lagun Artea eta ilusioarekin zelairatu ziren txuriak. Jokinek Lagun Artea aurreratu zuen 30. minutuan, baina pozak gutxi iraun zuen Isaac Manjon gorritxoak bi minutu eskasera berdindu zuelako.
Bigarren zatian ez zen mugimendurik egon bukaerara arte. 80. minutuan Jorge Gomezek 1-2 aurreratu zuen Osasuna, protestaz beteriko jokaldian, Lagun Arteako zaletuek jokoz kanpoko jokaldia ikusi baitzuten. Lagun Arteak behera egin zuen eta ezin izan zuen ekidin atzera ere Jorge Gomezek Osasunaren hirugarren gola sartzea. Horrela, jaitsiera postuetan eta jota despeditu zuten lakuntzarrek.
San Juanek jarraitzen du 3. mailako lider (85 puntu), partidarik galdu gabe. Lagun Artea 17.a da, 38 punturekin, jaitsiera postuetan. Behealdean sailkapena oso estu dago, 16. postuan dagoen Valtierranok 39 puntu eta 14.a den Beti Onakek eta 15.a den Corellanok 42 puntu dituztelako.
Irabaztera behartuta
3. mailari eutsi eta preferente mailara ez jaisteko, Lagun Arteak ligako azken jardunaldian Beti Onak taldearen kontra irabazi beharko du eta Valtierranok galdu edo berdindu beharko luke, Valtierranok irabaziz gero Lagun Artea mailaz jaitsiko litzatekeelako. Hortaz, dena ematera aterako da Lagun eta ea zortea alde duen.