3. mailari eusteko borrokan, ligako azken jardunaldian irabazi beharrean zegoen Lagun Artea. Eta lortu zuen, Beti Onak taldeari 1-2 irabazi baitzion Lakuntzako taldeak. Atarrabiako taldea izan zen sailkapenean aurreratu zena, baina bigarren zatian lakuntzarrek egoerari buelta ematen jakin zuten eta Unai Bakaikoak berdintzea lortu zuten 77. Minutuan. 11 minutu beranduago, partida despeditzear zegoela, atzera ere Unai Bakaikoak Beti Onaken atea zulatu zuen, beharrezkoa zen garaipena lortuz.
Egoera korapilotsua
Baina partida irabaztea soilik ez, Valtierranok zer egin behar zuenaren zain zeuden lakuntzarrak. Valtierranok ez puntuatzea zen kontua, Valtierranok galtzea, Lagun Arteak 3. mailari eusteko. Tamalez, berdinketa lortu zuen Valtierranok. Izarrak irabazi du liga (85 puntu), San Juanekin puntutara berdinduta. Valtierrano 16.a sailkatu da, 39 punturekin eta 3. mailan mantenduz, eta Lagun Artea 17.a sailkatu da, 38 punturekin eta postu oso arriskutsuan. Izan ere, Nafarroako talderen batek 2. B mailara igotzea lortzen badu, 3. Mailan jarraituko luke Lakuntzako taldeak. Bestela, preferente mailara jaitsiko litzateke. Gariren abestiak dioten bezala, esperantzara kondenatuta daude lakuntzarrak.
Nafarroako 3. mailan lehen 4 postuetan sailkatu diren taldeek jokatuko dute 2. B mailara igotzeko fasea: Izarrak, San Juanek, Mutilberak eta Osasuna B-k. Ondoko taldeekin lehiatuko dira: Somozas, Lealtad, Gimnastica, Leioa, Cornellá, Eldense, Trival Valderas, Valladolid B, Marbella, Betis B, Mallorca B, At. Granadilla, UCAM Murcia, Villanovense, Varea, Zaragoza B eta Puertollano. Igora fasea irabazten duen taldea igoko da 2. B mailara.
Gaur Madrilen egingo den zozketan erabakiko dira igoera faseko partidak. Kanporaketa bat irabaziz gero igoko litzateke Izarra. Aldiz, Nafarroako gainontzeko hiru taldeek hiru kanporaketa gainditu beharko dituzte.