Azaroan 5 espeleologo nafarrek Etiopiako bidea hartu zuten, Afrikako bigarren ur-jauzi handiena den Jinbar ur-jauzia jaisteko asmoarekin. Tartean zeuden Evaristo Noveleta eta Ismael Makeda irurtzundarrak. Haiekin batera Jose Javier Ruiz, Iñigo Barbarin eta Iker Garcia abiatu ziren.
Jinbar ur-jauzia ikusgarria da. 500 metro inguruko salto bertikala da, oraindik esploratu gabe zegoena. Aipatu boskoteak historian lehen aldiz Jinbar ur-jauzia jaistea lortu zuen, eta, segidan Monte Ras Dashen ikusgarria (4.533 m) eskalatzea. Egindako lana filmatu zuten eta “Jinbar, explorando el abismo etíope” izeneko dokumentala sortu zuten, gaur Lakuntzan erakutsiko dutena.
Erakusketa
Asteburu guztian Baltistanetik “Mendiak batzen gaitu” izeneko erakusketa ikusteko aukera izango da udaletxeko ganboikoan.