Zabalarteren eguna Lakuntzan

Guaixe 2014ko maiatzaren 16a

Larunbatean bi ibilbide eginen dituzte

Lakuntzako Zabalarte mendi klubak bere eguna ospatuko du larunbatean. Goizeko 9:30ean mendi irteera eginen dute mendizaleek eta eguna borobiltzeko bazkaltzera bilduko dira Lakuntzako Pertza elkartera. Bestalde, familian egiteko mendi buelta antolatu du ere Zabalartek biharko. Goizeko 9:30ean abiatuta, Arrospide, desagertutako herri baten aztarnak bisitatuko dituzte, eta gosaldu ondoren Trosketa iturria eta Mezaingo borda ezagutuko dute.