Behin atera behar eta…

Guaixe 2014ko maiatzaren 23a

Gaur, 20:30ean Lakuntzako ostatuan.

Garikoitz Kortabitarteren, Beti, larruan sartuko da gaur Jon Zubiaga, Osoron, aktorea Buah Txabal antzezlanean. Unai Iturriagaren lumatik sortutako pertsonaia eguneko ordu gehienak gazteen lokal batean sartuta ematen duen Kortabitarten oinarritzen da. Osoron umorez ariko da gazteez eta eleaniztasunaren inguruko horretan.

Bakarrizketako protagonistak, Betik, 20 urte inguru ditu eta beti lokalean sartuta dagoenez, handik datorkio izen txikia. Behin kalera atera behar, parrandara, eta mugikorra galduko du. Izugarrizko tragedia protagonistarendako. Horren zergatia kontatuko du. Baita euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen muturreko parodia eginen ditu.