Kantari goaz

Guaixe 2014ko ekainaren 5a

Aparteko giroa izan zen larunbatean Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdi Handian. Burlatako kultur etxeko aretoa ia bete egin zuten kantu-zaleek. 16 parte-hartzaile, hau da, 134 kantari pasa ziren eszenatokitik, hasierako urduritasuna ilusioz eta emozioz gainezka egin zien. Haien emanaldiek hainbat estilotako kantuak eskaini zituzten, batzuk musika tresnez lagunduta, eta gehien gehienak jantzi eta koreografia bitxiekin osatuta. Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jaso dute.

Haien artean Lakuntzako eskolako bi talde eta San Saastin musika eskolako talde batekin batera Aralarko Mikel Donea institutuko beste talde bat ere aritu zen. Lakuntzar bat izan zen ere aurkezleetako bat. Amaia Dominguez antolatzailea pozik bai jendearen erantzunarekin baita emanaldiaren aberastasunagatik ere. Berak jakinarazi digu jaialdia Xaloa Telebistak grabatu zuela.