Sakandarrak Lakuntza-Aralar lasterketan (24,7 km)
1.Aritz Egea: 1:58:05
21.Beñat Katarain: 2:13:32
24.Jose Javier Maiza: 2:16:24
25.Mikel Berastegi: 2:16:31
26.Aritz Ganboa: 2:16:33
32.Fidel Jimenez: 2:18:53
39.Mikel Satrustegi: 2:22:54
56.Aritz Pellejero: 2:28:05
58.Andoni Azanza: 2:28:50
64.Ruben Moral: 2:30:49
73.Mikel Iriarte: 2:35:02
79.Santi Galarza: 2:37:22
86.Iraitz Senar: 2:40:05
87.Luis Flores: 2:40:05
91.Fran Araña: 2:41:56
92.Axular Olaberria: 2:42:04
93.Alberto Martinez de Lagran: 2:42:05
94.Andoni Aiestaran: 2:42:08
104.Asier Pellejero: 2:46:55
106.Carlos Gerendiain: 2:47:46
107.Maite Beregaña: 2:47:46
109.Juan Martin Tirapu: 2:48:29
110.Juan Martin Tirapu: 2:48:30
115.Francisco Jose Juango: 2:50:05
128.Izaskun Beunza: 2:56:17
133.Mikel Munarriz: 2:58:26
134.Olatz Eslaba: 2:58:29
142.Etor Alegria: 3:02:02
147.Patxi Urrestarazu: 3:06:28
150.Luis Areta: 3:08:01
153.Erkuden San Martin: 3:12:58
157.Iban Verdugo: 3:19:58
158.Maria Goikoetxea: 3:19:59
*Oharra: Sailkapenean korrikalarien jaioterriaren berri ez da ematen, eta sakandarren bat ez agertzea gerta daiteke.
Beroa eta eguzkia nagusi ziren igandean 9:30ean, XI. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa abiatu zenean. Ordurako termometroak 20 graduak gainditzen zituen. Ia 200 korrikalarik hartu zuten irteera. Aurreko urteko euri jasaren ondoren, eguraldi ona eskertu zen, baina, egia esan, gehiegi berotzen zuen. Proba eskola paretik abiatu zen, plazako lanak direla eta, eta hornidura gunea eta sari ematea pilotalekuan egin zituzten. Gure Esku giza katea Lakuntzako goialdetik pasatzeak ikusleak kendu zizkion probari, baina parte-hartzearekin eta lasterketak eman zuen ikuskizunarekin pozik zeuden antolatzaileak, Zabalarte taldekoak.
Irteera hartu zuten 200 korrikalarietatik 163 iritsi ziren helmugara. Lasterketa Nafarroako eta Euskal Herriko Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria izan zen. Nahiz eta probaren hasieran ohiko ibilbidea mantendu –Atazar, Guardetxe, Albi, Mugerdi, Beloki, Unako putzu, Hirumugarrieta– jaitsieran nobedadea izan zen, eta Sandindegitik barna jaitsi beharrean Aranguneko portutik jaitsi ziren korrikalariak. “Horrela, ibilbidetik pista zatiak kendu eta xenda gehiago sartu ditugu” adierazi zuten antolakuntzatik. Aldaketarekin 4 km inguru gutxiago izan zituen probak, 24,7 km eta 1150 metroko desnibel positiboa.
Aritz Egeak aurrea hartu zuen hasieratik, eta distantzia polita hartu zuen igotzerakoan. Jaitsieran erlaxatu zen eta justu, baina bakarrik iritsi zen helmugara (1:58:05). Abderrahin El Qayed 6 segundo eskasera sartu zen (1:58:11). Unai Santamariak osatu zuen podiuma (2:00:10). Emakumezkoetan Sandra Sevillano gailendu zen (2:26:30), Nerea Amilibiari ia 7 minutu aterata (2:33:07). Zuriñe Frutos izan zen 3.a (2:37:13).
Korrikalari sakandarrek maila polita eman zuten. Beñat Katarain izan zen lehen sakandarra eta, aldi berean, lehen lakuntzarra, helmugara 21. postuan heldu eta gero (2:13:32). Emakumezkoetan Maite Beregaña izan zen azkarrena (107.a, 2:47:46), probako 4. emakume azkarrena.
Paniaguatarrak laugarrenak
Kadete eta jubenilendako 16 km-ko ibilbidea prestatu zuen antolakuntzak. 8 jubenilek osatu zuten proba, Ander Ibarguren buru zela (1:11:49). Julen Paniagua urdiaindarra 4.a izan zen (1:14:32). Kadeteetan 6 iritsi ziren helmugara, Josu Galvez buru zela (1:15:17). Kepa Paniagua urdiaindarra 4.a izan zen (1:32:04).