Txingurriye laguntza eta aisialdi taldeak Lakuntzako Elkartasun festa antolatu du, herrian dagoen aniztasuna ospatzeko modua izanen da. Jatorri ezberdinetako lakuntzarrak ongi pasatzeko egitaraua prestatu du, atzera ere. Aurreko bi urteetan ospakizunak arrakasta izan du eta bide beretik segitu nahi du Txingurriyek.
Arratsalde pasa ederra antolatu dute Pilekuben: umeendako tailerrak, bat-bateko xake partidak, haurrek prestatutako munduko dantzen emanaldia, musika, otamena eta lakuntzar berriek osatutako ikus-entzunezkoa ere. Txingurriyeren ekimenez urban knitting-a Sakanara iritsiko da. Hainbat emakume lakuntzar elkarrekin puntua egitera gelditu izan dira. Trikotatu dutena Pilekube ingurua edertzeko erabiliko dute, zuhaitzetan eta jarriz.