Kultur ille programazioak Petti bakarlaria ekarriko du. Hark bere amerikar sustraiko doinuak eta ahots sakona ekarriko ditu. Folk, blues eta rockaren bidegurutzeetan barna ibilbide luzea egin duen musikaria da. Bakarkako bost disko kaleratuak ditu eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere.