Aurten sortu zen Lakuntzako pilota eskola, eta lehen ikasturte honetako balorazio positiboa egin du Ander Lopetegi sortzaile eta entrenatzaileak. “20 neska-mutiko egon dira lehen ikasturte honetan pilota ikasten eta hurrengo ikasturtean berriro ibiltzeko gogoz daude” adierazi du Lopetegik.
Ostegunean, hilak 19, ikasturte bukaerako festa egin zuten Lakuntzako frontoian. Garagarrilean jokatutako eskola barruko txapelketako finalak jokatu ziren eta, bukaeran, Joseba Ezkurdia pilotariak sariak banatu zituen eta eskolako pilotari guztiei diploma eman zien. Txikiek Ezkurdiarekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten eta festatxoa borobiltzeko haur eta gurasoendako merendua izan zen, giro bikainean.