Hilaren hasieratik akaberara, astegun goizetan Lakuntzako ludoteka martxan da, udalak sustatuta. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza horretara 37 txikik eman dute izena. Astegunetan 10:00etan elkartzen dira eskolan. 13:00ak bitartean makina bat jardueretan parte hartzen dute. Gainera, astean behin, txango bat egiten dute, igerilekura joaten dira eta beste egun batean sormena lantzen dute. Euskaraz egiteko jolaslekuaz lau begirale arduratzen dira.