Zinema irailean erabilgarri nahi du udalak

Guaixe 2014ko uztailaren 9a

Lakuntzako Udalak bere gain hartu du zinemako lanak despeditzeko ardura, Espainiako Gobernuak inbertsio guztiak geldiarazi ondoren. Horregatik, aurtengo aurrekontuan 100.000 euroko diru-saila prestatu zuen udalak. Kisusgilea eta peoia kontratatu zituzten falta ziren lanak egiteko. Horiek despeditu dituzte eta lakuntzarrak auzolanez margo lanak eta beste egiten ari dira.

Jose Ramon Garin alkateak jakinarazi digunez, udalaren asmoa da irailerako musika eskola eta jubilatu elkartearen egoitza han kokatuta egotea. Bestalde, kultur talde bat sortzeko asmoa dagoela azaldu digu alkateak. Haren egitekoa kultur-guneari mugimendua ematea. Ideiak badaudela eta jendea antolatzen hasiko dela espero duela uste du Garinek.