Fundiziora sartu edo ateratzeko hegoaldean dagoen atea erabiltzen da gaur egun, baina arazoak sortzen ditu. Sarrera-irteera errazteko mendebaldera aldatu nahi du atea kooperatibak. Horregatik, industrialdera sartzeko bidegurutzean errepidea bikoizteko lanak hasi dira aste honetan. Plazako lanak egiten ari den Texsa enpresa ari da lanak egiten. Garai bateko dantzalekuko aparkalekuko zati bat hartuko du lanak. Behin despedituta argiteria ere jarriko da.
Udala da lanen sustatzailea, enpresak lizentzietan aurrezteko. Baina lan guztia kooperatibak ordainduko du. Mantenua udalaren ardura izanen da. Lanak bi hilabetetan despedituko dituztela espero da.