Gaur, Lakuntzan, kadeteen XXIV. Lakuntzako Saria

Guaixe 2014ko abuztuaren 26a

Lakuntzako festetan, gaur, agorrilaren 26an, asteartearekin, 17:00etan

Urte luzez Lakuntzako festek afizionatuen lasterketa hartu izan dute. Baina halako proba bat antolatzeak sekulako gastua du eta azkeneko urtean ez zen proba antolatu, diru faltagatik. Hala ere, txirrindularitza sustatzen jarraitu nahi du Lakuntzak eta afizionatuen probaren ordez aurten kadeteen mailako lasterketa jokatuko da festetan. Zehazki, agorrilaren 26an jokatuko da proba, asteartearekin, XXIV. Lakuntzako Saria izango dela, 17:00etan hasita. 68 km-ko proba izango da, Lakuntzan hasi eta despedituko dena. Jakina, bertako txirrindulariak lehiatuko dira.