Lakuntzako festetako flashmob arrakastatsua

Guaixe 2014ko abuztuaren 27a

Lakuntzako Festetako Euskararen Egunean flashmob arrakastatsua gidatu dute Anabel Arraizak eta Osoronek

220 lagun baino gehiago bildu dira Euskararen Eguneko bazkarian. Kantuz eta dantzaz betetako bazkalondoaren segidan flashmoba gidatu dute Anabel Arraizak eta Osoronek, Pirritx eta Porrotxen "Eskuetan" kantuaren doinuei jarraiki. Oso giro polita izan da plazan. Flashmobaren bideoa ikusgai dago Guaixeko Facebookean.