Foruzaingoak ustezko bi lapur atxilotu ditu

Guaixe 2014ko irailaren 2a

Berriki Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu Lakuntzan, lapurreta saiakera egotzita. Emakume lakuntzar batek Foruzaingoaren patruila bat gaztigatu zuen, etxe batean sartzen saiatzen ari ziren bi gizonen berri eman zien. Haiek ihes egiten saiatu ziren baina foruzainek atzeman zituzten. Gizonetako bati lapurtzeko erabiltzen diren bihurkin bat eta plastiko zati bat atzeman zioten.

Gerora foruzainek bi etxebizitzetako ateetan behartuak izan zirenaren arrastoak ikusi zituzten. Baita ateak zabalik eta giltzak jarriak zituzten autoa ere. Haren barruan atxilotuetako baten dokumentazioa eta bitxiak opatu zituzten. Bi atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte. Haietako baten kontra estatutik kanporatzeko prozedura zabalik dago.