Lakuntzako festek eztanda egin baino lehen, mendira joan etorria korrikan egin zuen taldetxo batek. Garai batean ospatzen zen Guardetxe Igoera berreskuratzea erabaki zuen mendi lasterketetan ibiltzen den Lakuntzako talde batek. Izan ere, makina bat urtetan ospatu zen Guardetxe Igoera, aintzinako apustuetan oinarria zuen probak: Lakuntzatik atera, Aralarren dagoen Guardetxera joan, pareta ukitu eta Lakuntzara jaistea. Proba ez zen, nonbait, oso gogorra, eta duela 11 urte distantzia luzatu eta Guardetxeko proba egin beharrean Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatzea erabaki zuen Zabalarte taldeak.
Guardetxe Igoeraren berreskurapenak arrakasta izan zuen eta 15 korrikalari animatu ziren. Azkarrena Beñat Katarain izan zen (1:01:00).