Lagun Artea punturik gabe etorri zen Oibarretik

Guaixe 2014ko irailaren 22a

Preferente maila. 2. jardunaldia: Aibares 3 – Lagun Artea 2

Kategoriaz igo den Aibares taldearen kontra lehiatu ziren Lagun Arteakoak, Oibarren. Partida oso lehiatuan, Davilak aurreratu zuen Lagun Artea, 14. minutuan. Oibarrekoek ez zuten etsi eta handik minutu gutxira berdinketa lortu zuen Ipak. Bigarren zatian Aibares Lagun Artea estutzen saiatu zen, eta Ikerrek eta Garrok 3-1 aurreratu zuten Aibares. Lagun Arteakoek distantzia murriztu zuten Unaik 90. minutuan sartutako golarekin eta berdinketa lortzeko zorian ere izan ziren, baina 3-2 galduta itzuli ziren Oibarretik.

Baztan da preferente mailañko liderra (6 puntu). Lagun Artea 6.a da (3 puntu). Asteburuan 4 punturekin 4.a den Ziraukiren kontra jokatuko du Lagunek, Ziraukin.