Puntu inportantea ekarri du Lagun Arteak

Guaixe 2014ko irailaren 29a

Preferente maila. 3. jardunaldia: Zirauki 2 / Lagun Artea 2

Lagun Arteak Ziraukiren kontra jokatu zuen larunbatean, Ziraukin. Partida oso lehiatua izan zen, emozioz betetakoa. Lehen zatian Ziraukik dominatu zuen, eta bi gol sartu zituen berehala. Unai Bakaikoak gol bat sartu zuen eta horri esker Lagun Artea berriro sartu zen partidan. Zirauki jokalari bat gurtxiagorekin geratu zen, eta horrek mesede egin zion Lagun Arteari. Bigarren zatian Ziraukik ongi jakin zuen defendatzen, baina atezainari atzera egindako pase batean Unai Bakaikoa adi egon zen eta lakuntzarrak bina berdindu zuen. Azkeneko minutuetan bi taldeak saiatu ziren eta Zirauki hirugarrena sartzeko zorian egon zen, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta garaipen zaporea zuen berdinketarekin itzuli ziren Lagun Arteakoak Lakuntzara.

Baztan da preferente mailako liderra (9 puntu). Lagun Artea 8.a da (4 puntu). Igandean Lakuntzako taldeak partidarik galdu gabe sailkapenean bigarrena den Mendi hartuko du.