EHEk ikasturteko lan ildoak zehaztu ditu

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Larunbat goizean Lakuntzan egindako nazio batzarrean Euskal Herrian Euskaraz (EHE) ikasturterako plangintza eztabaidatu eta onartu zuen. Eragile euskaltzaleko hainbat herri eta auzoetako kideak, sakandarrak, barne izan ziren bileran. Euskara erdigunean kokatzeko apustua egin du eragile euskaltzaleak.

EHEk helburu orokorren artean kokatu ditu: euskaraz bizitzeko hautua indartzea, norbanakoen kontzientzia hartzean eta aktibazioan eragitea, euskarari maila eta eremu ezberdinetan lehentasuna emateko eragitea, iruzurrei eta erasoei aurre egitea, hizkuntza politika burujabearen aldeko mezua zabaltzea eta hizkuntza eskubideen defentsan irmo mantentzea.