Mendiren kontra puntu bat lortu zuen Lagun Arteak

Guaixe 2014ko urriaren 6a

Preferente maila. 4. jardunaldia: Lagun Artea 0 – Mendi 0

Lakuntzako Zelai Berrin Lagun Arteak eta Mendik jokatutako partida oso lehiatua izan zen, eta aurrelarien partida baino atzelarien partida izan zen. Nahiz eta bi taldeak parez pare aritu, Lagun Arteak gol aukera gehiago izan zituen. Partida bukaeran, esaterako, aukera garbiena Laguneko Unai Bakaikoak izan zuen. Baina intentsitate handiko partidan, puntu banaketarekin despeditu zen partida, husnako berdinketarekin.

Sailkapen orokorrean Baztan da liderra, 10 punturekin, Mendi bigarrenarekin puntutara berdinduta. Lagun Artea zortzigarrena da, 5 punturekin. Asteburuan 6 punturekin seigarrena den Garesen kontra jokatuko du Lagun Arteak, Garesen.