Lagun Artea 3 punturekin itzuli zen Garesetik

Guaixe 2014ko urriaren 13a

Preferente maila. 5. Jardunaldia: Gares 3 – Lagun Artea 4

Lakuntzako Lagun Artea pozik itzuli zen Garesetik, jokoan zeuden 3 puntuak poltsikoan. Hasieran Garesek dominatu zuen eta 35. minuturako 2-0 aurreratu ziren etxekoak. Lagun Arteako Cruzek distantzia gutxitzea lortu zuen 40. minutuan sartutako golarekin, baina atsedenaldia baino lehen hirugarrena sartu egin zuen Garesek eta markagailuaren 3-1arekin joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian gauzak zeharo aldatu ziren, Lagun Artea dominatzen hasi baitzen. Lakuntzarrek gol aukera ederrak sortu zituzten eta Cruzek eta Unaik, penaltyz, hiruna berdintzea lortu zuten. Garesek garaipenaren gola eskutan izan zuen, baina Lagun Arteako Zabalak partidaren azken minutuan Garesen atea zulatu zuen eta 3-4 irabazita itzuli ziren lakuntzarrak.

Sailkapen orokorrean Baztan da liderra (13 puntu). Lagun Artea 6. postura igo da (8 puntu). Asteburuan lakuntzarrek Agoitz hartuko dute.