Urtero lau jaialdi izaten dira eta bakoitzean 18 eta 20 kanta bitartean eskaintzen dira. Amaia Dominguez Gonzalok jakinarazi duenez heldu den urteko jaialdietako bat Sakanan eginen da. Hala Lakuntzako eskolak antolakuntzan ematen duen laguntza eskertu nahi du, Ane Miren Iruretagoienaren eta Amaia Errazkinen laguntza. Nafarroako 6tik 16ra urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei euskaraz abesteko aukera emateko sortu ziren Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdiak. A capella edo instrumentuen laguntzarekin aritu daitezke, banaka, binaka edo taldeka.