Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partida arraroan, Agoitzek irabaztea lortu zuen deskontu garaian sartutako golarekin. Lehen zatian bi taldeek ez zuten apenas jokaldi aipagarririk sortu. Bigarren zatian partida gehiago animatu zen, baina bi taldeek ez zuten apenas arriskurik sortu. Partida bukatzear zegoela, deskontu garaian, 91. minutuan, Iñigok Agoitz taldea aurreratzea lortu zuen corner baten jaurtiketaren ondoren sartutako golarekin. Enekok berdintzeko aukera izan zuen minutu bat beranduago, baina Agoitzek eraman zituen Lakuntzan jokoan zeuden 3 puntuak.